0 iritzi
Kaliforniakoak (1533-1848) : Euskaldunen lanak Kaliforniaren esplorazio eta kolonizazio garaian / Asun Garikano, egilea
Livre
Edité par Pamiela. Irunea - 2013
[= Laburpena] : Fortun Ximenez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo europarra; Vicente de Zaldivar, bisonteen eta Apatxe "behizainen" lehen deskribapen zehatza egin zuena; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras presidioko kapitaina, Apatxeek hil zutena, eta haren seme Juan Bautista Anza II.a, Sonoratik San Franciscora bitarteko bidea urratu zuena; Arrillaga, Borica eta Solà, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa Maria frantziskotarra, San Franciscoko jatorrizko biztanleei buruz kontakizun xarmagarria idatzi zuena; Pablo de Mugartegui, Kaliforniako ardoaren aita...Horien eta beste euskaldun askoren bizipen harrigarrien berri dakar liburu honek. Ameriketako lehenengo euskaldun haiek itsaso eta lur arrotzetan pasa zituzten poz eta nekeak kontatzen ditu, aldi berean Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari eskainiz. Albiste interesgarriak, benetako harribitxiak, europarren eta indigenen lehen kontaktuari buruzko lekukotasun bakarrak, kasu askotan. Hain ezezaguna zaigun mundu horretan barrena gidatuko gaitu Asun Garikanok, eta bidaia Far Westeko Euskal Herrian barrena gidatuko gintuenean bezain ustekabekoa eta gogoangarria izango da.
Voir la collection «Pamiela : Saio eta Testigantza»
Autres documents dans la collection «Pamiela : Saio eta Testigantza»