0 avis
Bakean ützi arte = [Jusqu'à ce que nous obtenions la paix] / Itxaro Borda
Livre
Edité par Susa. Lasarte-Oria-Irunea-Bilbao - 1994
Burdinazko bizkar-hezurra txertatu diote Bereterretxeren kantorearen lurraldeari. Gas naturalaren iragaitea negoziatu dute Jauntxo berriek, Lacquetik Calahorrara, Zuberoan eta Zaraitzun gaindi. Industriaroko eraikuntzen aurka oldartu dira Gaz-Pars elkartean bildutako 105 laborari zuberotar. Pasarte bat : Jojobareala artinoko bidean ohidüra nüan Ühaitza-ren saihetsetik iragaiteko. Gosaio errea balin ba nintzan ere, bazterren eztitarzüna ontsa laket zeitan. Lano arin batek troxatzen zütüan gaztelüalat igaiteko patarrak. Lühertzean agertzen ziren etxalteak, ikastegiak, eta errekan hur berdeak ixurtzen zirela harritü nintzaneko, gogoa jadanik bortüetako alagia tematsüetan galdürik nüan. Hiri hau, goizanko lehen ordüetan eta arrastiriko azkenetan maite nüan. Bien artean, ardüra, lanez gaintika nintzan eta ez nütüan ahal üzten soak auhertzera. Kafea hartü aitzin, bülegoalat ützüli bat egin behar nüala oritü zeitan, zerbait dei edo galto jauzi balin ba zen, aski lüzea izan zen astebürü hontan, jakinean pürü egoiteko. +++Amaia Ezpeldoi protagonistatzat duten beste eleberriak: Bakean utzi arte (Susa, 1994) Bizi nizano munduan (Susa, 1996) Amorezko pena baño (Susa, 1996) Jalgi hadi plazara (Susa, 2007) Boga Boga (Susa, 2012) Ultime déchet (Maiatz,2015) Euri zitalari esker (Susa,2021)
Voir la série «Amaia Ezpeldoi »
Autres documents de la série «Amaia Ezpeldoi»