0 avis
Batita Haundia = [Le grand Baptiste] / Daniel Landart
Livre
Edité par Kutxa Fundazioa. Irun - 1994
[= Laburpena] : Liburu ausarta dugu hau. Eta era berean gozo. Baina ez halaz ere errealismorik gabea. Ez baita ohitura eleberri bat eskuartean hartu duzuna. Eta haatik Iparraldeko Euskaldun nekazarien erakusgarri zehatz eta artatsua, ikusten ohiturik ez gauden bezalakoa : erreala.
Batita Haundia, 77 urteko nekazari alarguna, bat-batean eritzen da eta luzaz zernahi pairatzen du. Ohean dagoela, bere lagun hoberena, Bordalandako Manez hiltzen zaio. Horrek izugarriko pena ematen dio. Adiskide hori, hain zuzen, bakarra baitzen Batita Haundiaren sekretua zekiena.
Zeren, Munduko 2. Gerla garaian, Batita Haundiak abentura bat ukan zuen, Alemanian. Eta bere bekatuaren barkamena erdiesteko, zin bat egin zuen.
Baina gauzak ez ziren asmatu zituen bezala itzulikatu... Gabriel bere semeak ez zuelako hartu bidea bururaino segitu.
Ospitalera eramanen dute Batita Haundia. Han Martin Ibar, gizon berezi baten ezagutza egiten du. Honek, Euskal Herriaz itxura berri bat azalduko dio. Baina gure baserritarrak ez du kezka bakar bat baizik, egunero gogo-bihotzak erretzen dizkiona : hil-aurretik Gabriel ikusi nahi luke.
Bai. Gabriel etorriko da. Eta horra oraindik buruhauste gehiago...
Egia osoaren jakiteak, han edo hemen, beti min egiten baitu !