0 avis
Jean Pierre Goytino eta Californiako Eskual Herria / Xipri Arbelbide
Livre
Edité par Euskaltzaindia. Bilbao ; Bilbao Bizkaia Kutxa - 2003
Liburu honetan egiten dugu Jean Pierre Goytino (1860-1921) eta honek Los Angelesetan sortu zuen "Californiako Eskual Herria" astekariaren ezagutza. Mugazain seme, fraile eta eskola publikoko irakasle izan ondoan, Kaliforniara joan zen Goytino 1887an. "Le progrès" frantses kasetaren zuzendari izan zen lehen batean eta hor ari zela sortu zuen 5 urte iraun behar zuen "Kaliforniako Eskual Herria". Astekari hau euskara hutsez zen, publizitatea barne. Gure mintzairari eman dion lehentasun horrengatik erran ditake Goytino aintzindari izan dela euskal prentsaren munduan. Kaseta horri esker apur bat ezagutzen dugu garai haietako Euskaldunen mundua, Ameriketan. Astekari horren orrialdeetan daukagu euskal literaturaren parte bat ederra, batere ez ezaguna.