0 avis
Trans sexualitateak = Hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak / Mireia Delgado Exposito, idazlea
Livre
Edité par Emagin
Liburuxka honetan gogoeta bat ehuntzen ahalegindu da Bilgune feminista. Ez da gida bat, ewpada gogoeta tresna bat, helduek pentsa, hausnar eta galde dezaten. Idazleak abisatzen du: "Erantzun itxien bila baldin bazabiltza, akaso ez duzu nahi adinakorik topatuko. Honela antolatu dituzte gogoeten ekarpenak : Lehen atalak, 'Gaiaren kokapena' deitzen denak Euskal Herriko Bilgune Feministaren baitan kokatzen du transexualitateen gaia; atzera begira eta non kokatzen diren azaltzen du. BIgarren atalak, 'Galderak, kezkak eta probokazioak' izenekoak, galdera gisa planteatzen ditu matazaren hariak. Batzuetan korapiloak desegiten ditu eta beste batzuetan, ordea, hariak korapilatzen. Hirugarren atalak, 'Genero araua betetzen ez duten (eta duten ) haur eta gazteen bide-laguntzarako pilulak', proposamenak, hausnarketak eta interpretazioak biltzen ditu, haur eta gazteengandik gertu direnei begira. Azkenik, 'Gehiago jakiteko' atalean, amaitu gabeko zerrenda bat dago.