0 avis
Euskal kantagintza berria : [1961-1985] / Pako Aristi, autorea
Livre
Edité par Erein - 2020
Klasiko bat, euskal kantagintza modernoari buruzko kazetaritza lan aitzindaria, urtetan egon den erreferentziazko liburu bakarra. Duela 35 urte idatzi zuen Pako Aristik Euskal kantagintza berria 1961-1985 liburua, eta aspaldi zegoen agortuta. Erein argitaletxeak berriz argitaratu du orain, eta Jon Eskisabel BADOKeko arduradunak idatzitako hitzaurrea gehitu dio jatorrizko edizioari.
Kazetaritza ikaslea zela jaso zuen Aristik liburua idazteko enkargua, Bernardo Atxagak proposatuta. “21 urte nituen, euskal kantagintza asko entzuten nuen, asko estimatzen nituen kantariak, nire idoloak ziren, eta pozarren hartu nuen liburua idazteko enkargua, oparia izan zen niretzat kantari haiek guztiak ezagutzea”. Euskal kantagintza “oso indartsua” zen garai hartan, “gizartean presentzia eta eragin handia zuen, gaur egun duena baino mila aldiz gehiago. Kantari hauek irudia eman zioten Euskal Herriaren mapari, ezagutu genuen Euskal Herrian bazela Baztan, bazela Zuberoa… Ideologia sustraitzen zuten entzulearengan, funtzio hori izan zuen garai hartan kantagintzak. Eta pil-pilean zeuden gai asko, sozialak, sentimentalak, politikoak, agertu egiten ziren kantetan. Herri bati atxikia izan den kantagintza batek beti agertu du herri horretako kezkak. Jendeak buruz zekizkien liburuan agertzen diren kanta asko, eta hori dena galdu egin da azken urteotan. Alde horretatik, kantagintzak galdu egin du euskal nortasunean eragina izateko ahalmena”.