0 avis
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez / Itxaro Borda
Livre
Edité par Susa - 1985
"Itxaro Bordaren bigarren entrega honetako azalak asko adierazten du. Izenburuak asko adierazten du. Aitorpena egiten du egileak izenburutik beretik. Aitorpen anbiguoa, hala ere, krokodriloak edo krokodilak hortz zorrotzak baditu ere, malkoak ere botatzen baititu. Eta gero ilargiarena. Bordak ez dio ilargi mitiko bati kantatzen. Gizonaren lehen urratsa ilargian agertzen duen argazkia jarri digu azalean. Erromantiko izatekotan, mende honetako erromantiko izan behar…
Exotikotasuna agertzen digu poemotan zehar, egunerokotasun harrigarriki sintzeroa maiz, autokritika zantzuak. Iparraldeko idazle heterodoxo honen lan gustagarria zeinetan hizkuntzaren erabilpenean trebezia agertzen duen, eta amaieran irribarre ironikoz “geroaz damutuko naiz bihar” dioen… Beste batzuk “Ez dago tregoarik” kantatzen dute." Mikel Antza / Susa, 1986-11