Gure Otto Piarre / Jean-Pierre Iratchet

Livre

Jean-Pierre Iratchet. Auteur | Jorajuria, Peio (1955-). Auteur

Edité par Dakit Argitaldaria - 2022

2021eko ekainaren 28an ehun bete dira Jean-Pierre Iratchet bidarraitar apez, idazle, ikerle eta ohorezko euskaltzaina sortu zenetik. 1991ko azaroaren 10ean hilik 70 urtetan. Urtemuga aproposa bidarraitar idazle jeinutsua itzaletik ateratzeko. Zeren gaur egun nor oroitzen da hartaz? Ez dut pertsonalki ezagutu Jean-Pierre Iratchet, nahiz 1983az geroztik haren sorterrian bizi naizen, 40 urte hauetan nonbait han beraz. Bainan gure bidarraitarra ordukotzat eta aspaldian Euskal Herritik haratago bizi zen, Landesetan (edo Landetan, Euskaltzaindiaren izendegiaren arabera), Buglose herrian. Handik haatik kasik aste oroz Herria astekariari igortzen zituen bere artikuluak, azken urtean Otto Piarre-ren izendurapean. Eta artikulu horien bidez nuen haren ezagutza egin. Haren luma xorrotx eta arraillanta oso gustukoa nuen. Eta astekari hunen langile bilakatu nintzelarik, artxiboetan bildu nituen Iratcheten idazlanak, Chilar, Piarre Iparla, J-P.I. eta Otto Piarre izenpetuak. Errebelazio bat izan zen enetzat. Zer luma aberatsa, zer jakitatea, zer kondatzeko talentua! Bertsu andana handia ere badu idatzia, zenbaitekin sari batzuk irabazirik. Nola utzi gorderik horrelako altxorra? Haren obrak merezi du gaurko eta biharko belaunaldiek ezagut dezaten. Hara liburu honen xedea, aldi berean xumea eta handia. Bidarrai Elixaldeko semea atxik dezagun luzaz bihotzean

Vérification des exemplaires disponibles ...

Se procurer le document

Vérification des exemplaires disponibles ...

Suggestions

Du même auteur

Uzkinazo luma / Peio Jorajuria, egilea | Jorajuria, Peio (1955-). Auteur

Uzkinazo luma / Peio Jorajuria, egilea

Livre | Jorajuria, Peio (1955-). Auteur | 2010

[= Laburpena] : "Hor daukazu nere baitan estekan atxikitzen nuen olerkia espanturik gabeko olerki xumea bere irri ta nigarrekin egun guzietako hitz arruntez apaindua batzutan zarpaildun iduri. Zein baratze loratuko ote du ? Zein a...



Cote du document :

  • 899.921 JOR eusk

Jaun Martin / Otalazt, egilea | Jorajuria, Peio (1979-...). Auteur

Jaun Martin / Otalazt, egilea

Livre | Jorajuria, Peio (1979-...). Auteur | 2012 | N°7

  • Euskal nobela

[= Laburpena] :Aitorrek badaki. Jaun Martin Badaki Ekain eta Iluneren laguna dela, eta Jaun Martin & Cie enpresan elkarrekin ari direla, hark maite ez duen lan batean. Badaki Jaun Martin bera arratsalde hartan ikusten ahalko dutel...



Cote du document :

  • R OTA eusk

Inifife / Peio Jorajuria, egilea | Jorajuria, Peio (1955-). Auteur

Inifife / Peio Jorajuria, egilea

Livre | Jorajuria, Peio (1955-). Auteur | 2012

[= Laburpena] :Urrats bat eta urrats bi, heltzen gira arroila handi batzuren hegira, Taghiako arroilak. Giren tokirik, 900 metroko jauste zut bat badugu, arroila zolan dagon Taghia herrira heltzeko. Hor dugu, hor, iragarria zitzai...



Cote du document :

  • 910.4 JOR eusk

Chargement des enrichissements...