0 avis
Mendekatzeak / Txomin Peillen
Livre
Edité par Dakit Argitaldaria
Parisen jaiotako euskarazko eta frantsesezko idazle eta ikertzaile Txomin Peillenek idatzi du “Mendekatzeak” ipuin-liburua. Liburua osatzen duten bederatzi ipuinek mendeku-kasuak kontatzen dituzte. Ipuin bakoitzeko bat, mendekua piztu duen iraina eta honek eragin duen kaltean indarra jarriz. Zubereraz egin ohi diren ñabardurak ere badituzte kontakizunek.
Izan ere, egilearen hitzetan, ia jende guztiak izan du edo izango noizbait mendekatzeko joera, eta oso ugariak dira gai honen inguruko kasuak.
Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:
Apoa hona! Apoa hara! Bi hankatan ibiltzeko gai izan zenetik Aines De Straat, karrikan hezia, ziba bizidun gisa mugitzen ikasi zuen. Adin txipian neska franko etxean nare bizi zirelarik, bera portuan denen zerbitzuko. Apoa gaitzizena eman zioten, haren begitartea zela kausa. Aurpegi zabala sudurrik ia ez eta bi belarri luze malguak burezurrarekin gaizki lotuak.