0 avis
Artistak gara gu / María José Floriano
Livre
Edité par Pamiela - 2022
=[Laburpena:]«Artistak gara gu» Cañada Realen gertatzen da, Europa guztiko txaboladi handienean. Gune marjinal horretan kokatzen du Maria José Florianok bere ipuin hunkigarria, bertako milaka pertsonen errealitate gogorra literatura bilakatuz haurtzaroaren begirada samur, ezti eta sortzailearen bitartez.
Ezinbesteko obra bat, ausarta eta gizartetik baztertutakoekin konprometitua, inguru horietan bizi diren haurrei ahotsa ematen diena, eta aspalditik datorren problematika agerian jartzen duena, eraikinen desegitea eta familien birkokatzea tartean direla.
Nabarmentzekoa da protagonistek eguneroko bizitzari ematen dioten dimentsio metaforikoa, arrisku egoeretan zirkuko jolasak eginez eta izaera ludiko hori helduen mundura ere zabalduz, biziraupenaren eta legalitatearen arteko tentsioan. Baliabide eza gorabehera, erresilientzia eta itxaropena duten umeak dira, daukaten gutxia irudimena lantzeko erabiltzen dutenak, haien ametsak, emozioak, dudak eta ilusioak proiektatuz aldi berean.
Voir la collection «Amets egiteko liburuak»
Autres documents dans la collection «Amets egiteko liburuak»