BTZ irakur klubaren otsaileko proposamenak
Suggestion du club de lecture BTZ irakur kluba BTZ IRAKUR KLUBA hilabetero biltzen da irakurketak partekatzeko. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Deus irakurri ez duena ere jin daiteke, entzutera:
Biribilgune
Elkar - 2014
Dotzena bat urtez Euskal Herritik kanpo ibili ondoren, izenik gabeko protagonistak erabaki du berriz itzultzea Harriaga bere sorterrira. Bake garaia hasia denez Euskal Herrian, espero du ahal bezain ongi berriz integratzen ahalko dela, ofizio aitorgaitza duen arren: Polizia Nazionaleko agentea da, eta lan egiten du Legez Kanpoko Inmigrazio Errepresioaren zerbitzu batean. Burutzekoak dituen bi inkesten beharrendako, Senegalera eta ondotik Meaux herrira joanen da: hango herritarren bizitza partekatuko du, eta bidenabar hausnartuko nortasunaz eta elkar-bizitzaz.
Epizentroa
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. «Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa». Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean. Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa. Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. «Batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. Edo estrak. Edo dekoratua». «Hezur-mamizkoa baino gehiago kristal-likidozkoa sentitzen da. Ezin damugitu.Mugitzen bada hautsi egingo da. Eta hausten bada, noizbait pertsona fresko eta duin bat gorde zuen edukiontziaren arrasto mingarriak baino ez dira belar gainean geratuko».Bihotz handiegia / Eider Rodriguez, egilea
Edité par Susa. Zarautz - 2017
Golgota
Xabier Montoia, idazlea
Zaldi beltzak zeruan
Otsaileko egun batez, gaurko egun batean bezala, duela 4 urte, Maravillas Lamberto izeneko plaza estreinatu zuten Iruñean. Sufrimendu handi baten ezagupena ere izan zen izendatze hori. Berri Txarrak taldekoek Maravillas Lambertoren omenez idatzi Maravillas kantuan dioten bezala : « Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak ».
Horren oihartzun, bada beste neska gazte zuberotar baten istorioa. Ez dakigu zer zuen izena baina Maddi Hardoi zuberotarrak kontatu zion bere istorioa Txomin Peilleni. Duela 90 bat urte gertatua da. Bere begiekin ikusi zuen HArdoik. Peillen idazleak Zaldi beltzak zeruan liburuan aurki daiteke istorio horretatik Peillenek idatzi ipuina. 'Zakur bazka' deitzen dena.
Bi gertakariak euskal literaturara pasa dira. Zakurren bazka bihurtu zituzten bi neska bortxatuak.
Ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
Zein dira oihuka mintzo direnak?
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan gertatuak
Ikara bortxaren bigarren izena
zein dira deitu gabe datozenak?
Gogoan dut orain aspaldiko aholkua:
ez fida herraren mirabe denaz
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Argaren zilar uretan
Iluntzeetan
Ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak eta jolasten ginen tokia
adio ene Larraga maitea
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Erriberako izarretan
Nafarroan
Mediatekan aurkitu daitezkeen hiru argitalpenen loturak hemen, izenen gainean klikatuz:
-Xabier Montoiaren Golgolta .
-Txomin Peillenen Zaldi beltzak zeruan.
-Berri Txarrak taldearen Payola.
Écrit par Nora ARELBIDE