Euskal diasporaz, erakusketa eta liburuak
'Euskaldunen aztarnak munduan' erakusketaren haritik, hona zenbait argitalpen, mediatekan eskuragarri direnak. Erakusketaz: Ilustrazio, dokumentu eta argazki desberdinek osatzen dute erakusketa. euskaldunen esperientzia migratorioa munduan zehar erakustera ematen du, garai kolonialetik gaur egun arte. Iturri bakoitzak istorio indibidual, familia istorio edo istorio kolektibo bat gordetzen du, horiek guziek gaur egungo euskal diaspora eraiki dutelarik. Bisita gidatuak Argitxu Camus Etxekoparrekin, euskal ikerketetan doktore (University of Nevada/ Reno) urtarrilaren 21ean eta otsailaren 4ean. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin partaidetzan (EAEko gobernuaren unitatea).
Generoa galdezka euskal dantzan
"Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?"; Nora Arbelbidek luzatutako galdera horiei eta beste hainbati erantzunak aurkitzen saiatu dira Alaia Cachenaut (EKEko eta EHESSeko cifre doktoregaia), Ihintza Irungarai (IDB) eta Oier Araolaza (Dantzan) "Generoa galdezka euskal dantzan", Miarritzeko Mediatekan 2022ko irailaren 2an egindako mahai-inguruan. Erantzunak ez dira errazak, teoriatik praktikara badago saltoa, baina argi dute gaia mahai gainera atera beharra dagoela.
Hemen osorik irakurtzeko lotura:
https://dantzan.eus/kidea/kattalin/generoa-galdezka-euskal-dantzan
Txomin Peillenen argitalpenak

Aldjezairia askatuta / Txomin Peillen Karrika...
Livre | Peillen, Dominique (1932-2022). Auteur | 2013
[= Laburpena] : Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako biztanleak Frantziako metropoliarekin errukirik gabeko borrokan zeuden bitartean. Borroka hori da liburu honen muina eta ardatza; Aldjezairi...

Oraiko olerki sorta-bat : anthologie de la po...
Livre | 1988
Courtes biographies d'une cinquantaine d'auteurs basques, suivies d'extraits de leurs œuvres poétiques avec leurs traductions en français. Avant-propos de Dominique Burukoa et préface de Txomin Peillen. Avertissement au Lecteu...

Zuberoako itzal-argiak : eüskarazko jakilegoa...
Livre | Peillen, Dominique (1932-2022). Auteur | 1988

Maiatz. 60 : 2015.eko apirila / Lucien Etxeza...
Livre | Etxezaharreta, Iban | 2015
[= Laburpena] : Literaturari buruzko aldizkaria. Kronikak eta laburpenak.

Maiatz.64 : 2017.eko maiatza / Lucien Etxezah...
Livre | Etxezaharreta, Lucien (1946-). Auteur | 2017
[= Laburpena] : literaturari buruzko aldizkaria
![Haur besoetakoa = [La filleule] : edición bilingüe / Jon Mirande | Mirande, Jon (1925-1972). Auteur](https://covers.archimed.fr/Cover/VBIAR/MONO/qhLK_xv1FCPNovuVq8MD1Q2/8489077290/LARGE?fallback=https%3a%2f%2fwww.mediatheque-biarritz.fr%2fui%2fskins%2fVBIAR%2fportal%2ffront%2fimages%2fGeneral%2fDocType%2fMONO_LARGE.png)
Haur besoetakoa = [La filleule] : edición bil...
Livre | Mirande, Jon (1925-1972). Auteur | 1995
[= Laburpena] : "Maitasun-kondaira bat, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko nexka baten elkar maitatzea kondatzen duena, hots, euskarazko ôLolitaö bat (nahiz ez dudan zoritxarrez V. Nabokov-en lanegina irakurri ahal izan)".(Jon Mi...
Irakur Kluba - gomendioak
BTZ IRAKUR KLUBA hilabetero biltzen da mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea. Besteak entzuteko ere balio du hitzorduak
(Elkar, 2021)
Azken irakur klubetan behin baino gehiagotan gomentatu da Oureten liburua.
1941an Suhuskunen sortu eta lurrik gabeko artzain bezala egona da lanean 45 urtez, ibilbide berezi baten ondotik. Haren oroitzapenak eta bizi esperientziak oinarri, bizia kontatzearekin Euskal Herri bat ere ematen du ikustera. Garazik, mendiak, artzaingoak, laborantzak azken hamarkadetan bizi bilakaera. Borrokak, zailtasunak, esperantzak. Gurasoei eta emazteari gorazarre eginez, eseme alabak eta ondoko belaunaldiak gogoan.
Bada, adibidez, gertakari bat, irakur klubeko kideak hunki dituenak.
Hemen berriz traskibitua ( eta bide batez Ourten idazteko manera jastatzekoa aukera duzu) :
"Ez naiteke isilik egon, orduko familiako gertakari bat, sekula ahantziko ez dudana, beti ene gogoan grabaturik gelditu dena, aipatu gabe: goiz batez, ohartu nintzen ama triste zegoela. Enetzat ez zen dudarik, amak hori sentitu zuen 3 hilabetez ez baininduen ikusiko; bertze gauza bati ohartua nintzen ere: aita baserritik kanporat joana zen; baina holako horietan, orduan bederen ez zen deus galdetzen. Memento batez, amarekin biak elkarrekin gertatu ginen etxeko sukaldean eta harriturik egon nintzen: ama negarrez ari zen. Ez nintekeen egon zerbait galdetu gabe. Amak ez zuen berehala erantzun eta erran zidan gauza bakarra izan zen: "Zure seminarioko gastuen pagatzeko, ukuiluko behi bat saldu behar dugu. Aita behi tratulant baten ikuterat joan da". Eta oroitzen naiz sekula ahantziko ez dudan minutuaz: amak musu bat eman zidan eta gaineratu zuen: "Ezin genuen bertzerik egin, egun batez Jainkoak ordainduko gaitu".
Uste dut ene bizi guzian gertakari hunkigarri horrek beti kezkatu nauela eta maiz galdera berari erantzun nahian egon naizela: familia xume eta pobre batean sorturik, zuzen ote zen, apez eskoletako irakaskuntzaren segitzeko, familia pobrezian gehiago murgildu zedin?".
Zoaz infernura, Laztana / Anjel Lertxundi
(Alberdania, 2008)
Gaia pil-pilean dagoela, 2008an Lertxundik idatzi eleberria proposatu du irakur klubeko Ericek. EITBn entzugai dagoela osorik aipatu digu baita.
Hemen klikatuz aurkituko duzue grabaketa
Anjel Lertxundik (Orio 1948) bikote harremanak aztertzen ditu EiTB podkastek audioliburu gisara eskaintzen dizun eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Eleberriko narratzaileak berak kezka adierazten du "Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Halaxe dio pertsonaia nagusiaren barruan, sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta bai, maisutasunez lortzen du Rosaren baitan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizuna eraiki du Lertxundik, hizkera bizkorrean eta gardentasunez.
Genero indarkeriaren gaiaz beste pare bat liburu eta ikerketa bat ere hementxe:
-Tango urdina / Aitziber Etxeberria (Erein, 2003)
-Bai... baina ez / Laura Mintegi (Elkarmanean, 1999) (mediatekan eskuragarri
- Genero indarkeria euskal luteraturan / Gema Lasarte Leonat
Beste kide batek Argian Katixa Dolharek idatzi artikulua partekatu du.
liburu zahar berriak ditu aipagai:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2798/liburu-zahar-berriak
Aipatzen du Nafarroako Margaritak 1559an idatzi Heptamerona (hementxe eskuragarri), dohainik eskura daitekeena sarean Nafar Ateneoak eta Booktegi plataforma digitalei esker.
Etxepareren Emazten fabore ere aipatzen du Katixa Dolharek. Basque Poetryn eskuragarri
eta hemen Habia taldea kantatua:
EMAZTEN FABORE
Bernat Etxepare , 1545
Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;
gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.
Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,
arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,
ixilika egoitea ederrago litzate;
andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
[...]
Harrotasunen hilabetearen karietara
Dokumentu andana bat aurkitu daiteke liburutegian, Les Bascos elkarteak Biarritzeko Gay Pridearen historiaz egin erakusketaren oihartzun.