EU
  • FR
  • EU
  • Partager sur (Nouvelle fenêtre)
  • Aller au menu
  • Aller au contenu
  • Aller à la recherche
Laguntza

Biarritzeko mediateka
Médiathèque de Biarritz

Votre identifiant
Votre mot de passe

  • Orokorrean
  • Dokumentuak
  • Animazioak
  • Webguneko orrialdeak
Bilaketa aurreratua
Hemen zaude: Harrera / Harrera / Détail du document
  • FR
  • EU
  • Harrera
  • DOKUMENTUAK
  • ANIMAZIOAK
  • SAIL TEMATIKOAK
  • ZERBITZUAK ETA INFO PRAKTIKOAK
  • Partager sur (Nouvelle fenêtre)

Generoa galdezka euskal dantzan

"Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?"; Nora Arbelbidek luzatutako galdera horiei eta beste hainbati erantzunak aurkitzen saiatu dira Alaia Cachenaut (EKEko eta EHESSeko cifre doktoregaia), Ihintza Irungarai (IDB) eta Oier Araolaza (Dantzan) "Generoa galdezka euskal dantzan", Miarritzeko Mediatekan 2022ko irailaren 2an egindako mahai-inguruan. Erantzunak ez dira errazak, teoriatik praktikara badago saltoa, baina argi dute gaia mahai gainera atera beharra dagoela.

Kattalin Agerrek Dantzan.eus webgunerako artikulua prestatu du nediatekan 2022ko irailaren 2an egindako mahai-ingurua. 



Hemen osorik irakurtzeko lotura: 
https://dantzan.eus/kidea/kattalin/generoa-galdezka-euskal-dantzan


Irakur Kluba - gomendioak

BTZ IRAKUR KLUBA hilabetero biltzen da mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz  irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea. Besteak entzuteko ere balio du hitzorduak

Bortuko azken indiarra... artzain lur gabekoa  / Ttale Ouret
(Elkar, 2021)




Azken irakur klubetan behin baino gehiagotan gomentatu da Oureten liburua.
1941an Suhuskunen sortu eta lurrik gabeko artzain bezala egona da lanean 45 urtez, ibilbide berezi baten ondotik. Haren oroitzapenak eta bizi esperientziak oinarri, bizia kontatzearekin Euskal Herri bat ere ematen du ikustera. Garazik, mendiak, artzaingoak, laborantzak azken hamarkadetan bizi bilakaera. Borrokak, zailtasunak, esperantzak. Gurasoei eta emazteari gorazarre eginez, eseme alabak eta ondoko belaunaldiak gogoan.

Bada, adibidez, gertakari bat, irakur klubeko kideak hunki dituenak.
Hemen berriz traskibitua ( eta bide batez Ourten idazteko manera jastatzekoa  aukera duzu) :
"Ez naiteke isilik egon, orduko familiako gertakari bat, sekula ahantziko ez dudana, beti ene gogoan grabaturik gelditu dena, aipatu gabe: goiz batez, ohartu nintzen ama triste zegoela. Enetzat ez zen dudarik, amak hori sentitu zuen 3 hilabetez ez baininduen ikusiko; bertze gauza bati ohartua nintzen ere: aita baserritik kanporat joana zen; baina holako horietan, orduan bederen ez zen deus galdetzen. Memento batez, amarekin biak elkarrekin gertatu ginen etxeko sukaldean eta harriturik egon nintzen: ama negarrez ari zen. Ez nintekeen egon zerbait galdetu gabe. Amak ez zuen berehala erantzun eta erran zidan gauza bakarra izan zen: "Zure seminarioko gastuen pagatzeko, ukuiluko behi bat saldu behar dugu. Aita behi tratulant baten ikuterat joan da". Eta oroitzen naiz sekula ahantziko ez dudan minutuaz: amak musu bat eman zidan eta gaineratu zuen: "Ezin genuen bertzerik egin, egun batez Jainkoak ordainduko gaitu".
Uste dut ene bizi guzian gertakari hunkigarri horrek beti kezkatu nauela eta maiz galdera berari erantzun nahian egon naizela: familia xume eta pobre batean sorturik, zuzen ote zen, apez eskoletako irakaskuntzaren segitzeko, familia pobrezian gehiago murgildu zedin?".


Zoaz infernura, Laztana  / Anjel Lertxundi 
(Alberdania, 2008)


Gaia pil-pilean dagoela, 2008an Lertxundik idatzi eleberria proposatu du irakur klubeko Ericek. EITBn entzugai dagoela osorik aipatu digu baita. 
Hemen klikatuz aurkituko duzue grabaketa 
Anjel Lertxundik (Orio 1948)  bikote harremanak aztertzen ditu  EiTB podkastek audioliburu gisara eskaintzen dizun eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Eleberriko narratzaileak berak kezka adierazten du "Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Halaxe dio  pertsonaia nagusiaren barruan, sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta bai, maisutasunez  lortzen du Rosaren baitan  sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizuna eraiki du Lertxundik, hizkera bizkorrean  eta gardentasunez. 

Genero indarkeriaren gaiaz beste pare bat liburu eta ikerketa bat ere hementxe: 

-Tango urdina / Aitziber Etxeberria (Erein, 2003)
-Bai... baina ez / Laura Mintegi (Elkarmanean, 1999) (mediatekan eskuragarri 
- Genero indarkeria euskal luteraturan / Gema Lasarte Leonat

Beste kide batek Argian Katixa Dolharek idatzi artikulua partekatu du. 
liburu zahar berriak ditu aipagai:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2798/liburu-zahar-berriak
Aipatzen du Nafarroako Margaritak 1559an idatzi Heptamerona (hementxe eskuragarri), dohainik eskura daitekeena sarean  Nafar Ateneoak eta Booktegi plataforma digitalei esker. 



Etxepareren Emazten fabore ere aipatzen du Katixa Dolharek. Basque Poetryn  eskuragarri 
eta hemen Habia taldea kantatua: 


EMAZTEN FABORE

 Bernat Etxepare , 1545

Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;

gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.

 

Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,

arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,

ixilika egoitea ederrago litzate;

andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.

 

[...] 





Remonter en haut de page

Horaires d'ouverture | Ordutegia

  • Mardi | Asteartea 10:00-18:00
  • Mercredi | Asteazkena 10:00-18:00
  • Jeudi | Osteguna 14:00-18:00
  • Vendredi | Ostirala 10:00-18:00
  • Samedi | Larunbata 10:00-18:00

Le port du masque (à partir de 11 ans), le lavage des mains et le respect des gestes barrières restent obligatoires.

11 urtetik goiti, maska, eskuen garbitzea eta araudiaren errespetatzea beharrezkoa k dira.

Localisation | Kokapena

Nous trouver | Gure kausitzeko

2 rue Ambroise Paré à Biarritz
05.59.22.28.86
mediatheque@biarritz.fr

Propulsé par Archimed - Gestion documentaire pour les bibliothèques

Partage d'encart

Copiez ce code et collez-le sur votre site pour afficher l'encart

Ou vous pouvez la partager sur les réseaux sociaux

  • Partager sur (Nouvelle fenêtre)

Confirmez votre action

Êtes-vous sûr de vouloir supprimer tous les documents de la sélection courante ?

Choisissez la bibliothèque

Vous souhaitez réserver un exemplaire.

Ce champ est obligatoire

S'inscrire à un événement

Annulation de l'inscription

Attention! Souhaitez-vous vraiment annuler votre inscription ?

Gertakaria gehitu zure egutegian

Image CAPTCHA

Réservation d'exposition