EUSKAL SAILAREN AURKEZPENA
Egunkari, aldizkari, liburu, musika eta ikus-entzunezkoak, estilo guztietako lanak, gustu guztiek aurkituko dute zer goda Euskal sailean. Ttipi-ttipi, haur, nerabeeta helduentzat, saila erregularki aberasten segitzen dugu.
4.000 dokumentutik gora haurrentzat, beste hainbeste helduentzat. Euskara hutsean.
BTZ IRAKUR KLUBA hilabetero biltzen da euskarazko irakurketak partekatzeko. Parte hartzaile bakoitzak irakurri duena aurkezteko aukera dauka, modu librean. Liburua gustukoa ukan ala ez. Eta duenak deus irakurri entzutera jin daiteke.
Egun hauetan
Sorginkeria, jukutriak eta dantzak.
1605-1615: Euskal Herria aro modernoan
Aro modernoaren hasierako Europako mentalitateak ulertzeko atea irekitzea du xede erakusketak, modu eskuragarrian. Erakusketa euskaraz eta frantsesez jarraitu daiteke. Claude Labat historialariak idatzia eta Markok ilustratua, Sorcellerie Manigances et Sarabandes (Elkar, 2019) liburuaren haritik osatua den erakusketa da, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak obratua.
Euskaraz egin daitezke bisitak. Baina horretarako ere aitzinetik hitzordua finkatu beharko da, mediatekara zuzenean deituz: 0559222886
Mediatekan eskuragarri
'Sorginkeria, jukutriak eta dantzak' erakusketaren haritik