IRUDI SAILA
IRUDIEN ETA KULTURA DIGITALAREN HEZKUNTZARAKO ESPAZIOA
galdekatzeko, ulertzeko, trukatzeko eta formatzeko.
Argazkilaritza, fikziozko eta dokumental moduko film laburren ekoizpena, animazio zinema, irudien egokitzapena, bideo muntaketak, marrazkiak, margolanak eta sorkuntzak paleta grafikoarekin, programazioa, robotika, tresna konektatuak, 3D inprimatzeak... Iniziazio eta hobekuntza tailer anitz, txiki eta handientzat.
Erakusketak, instalazioak 360° Film eremua kasko batekin filmetan murgiltzeko. Sarrera bat errealitate birtualera, idazkera berrietara eta irudiaren bidezko narrazioetara.
TAILERRAK IKUSI ETA IZENA EMAN
360° FILM EREMUA
360° Film eremuan, mediatekak proposatzen dizu filmetan murgiltzea kaskoen laguntzarekin eta irudiaren bidezko narrazio berriak deskubritzea: dokumentalak, erreportaiak, kontzertuak, fikzioak, animazio filmak edo sorkuntza originalak.
Mundua irudien bidez ikusteko manera berri bat.
360°FILM espazioa denei irekia da, 1. estaian atzemanen duzue Irudi zailean, 8 urtetik aitzinakoentzat (heldu baten laguntzarekin).
Ordutegia: asteazken eta larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 14:00etatik 17:00etara. Ordu horietatik kanpo, erreserbatzen ahal da.
Osasun krisiaren ondorioz, espazio hau hetsia da momentuz. Barkatu eragozpenak.